Lora-billa neskea
larrarantza dua. Bera loretan lore, lore gorengua, Ene mattia, zelaiko galpidia! Larratik ittun dator, ittun, bai neskea. Miñez dozu barrena negarrez bijotza. Bijotz barruban dozu arantza zorrotza. Ene gaxua, illun dozu gogua! Zeure matrail-lorea zimeldubaz dua. Lore-billa neskea larrarantza dua. Lora-billa jutian, galdu dau gogua. Ene mattia, zelaiko galpidia! Loretan lore zanak galdu dau beria. Bertsozale Elkartearen webgunean bertsolaritzaren inguruko albisteak, txapelketak, historia, proiektuak... aurkitu ditzakezu, gainera herrialdeka sailkatu daitezke.
Gehien gustatu zaidan atala bertso-eskolarena da, han zure herrialdean edo beste batean dauden bertso-eskolak ikusi daitezke. Salvador Victoria nire aitonaren anaia zen. 1928ko abenduan jaio zen Rubielos de Morasen, Teruelen. Bere haurtzaroko lehenengo urteak han bizi izan zituen eta, geroago, Valentziara joan ziren bera eta bere familia. 1947an San Carlos Arte Eskolan, Valentzian, ikasketak egin zituen eta hango inguruneak bere lanetan asko eragin zuen. 1951an bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Granadan. 1956ean Parisera joan zen bizitzera eta han erakusketa gehiago egin zituen beste margolari batzuekin batera. Honen ondoren, Marie Claire Decayrekin ezkondu zen Parisen eta Ipar Europa bisitatzera joan ziren elkarrekin. 1960ean Veneziako Bienaleko XXX.edizioan parte hartu zuen. 1963an Gentry, Kaner eta Sornumrekin Grupo Tempo taldea sortu zuen eta erakusketak antolatu zituzten Londresen, Alemanian, Suedian, Danimarkan... 1964ean Espainiara bueltatzea erabaki zuen, konkretuki Madrilera. Bere margotzeko estiloa geometrikoa eta monokromatikoa bihurtu zen batez ere. 1986ean New Yorkera joan zen “Arte Español” erakusketara. 1989tik aurrera bere lanak “Museo Nacional de Arte Reina Sofía”-ko bilduma iraunkorrean jarri ziren. 1994ko ekainaren 27an, Alcalá de Henares-en (Madrid) hil egin zen gaixotasun baten ondorioz eta bere jaioterriko (Rubielos de Moras) hilerrian lurperatu zuten. Iturria: “Fundación-Museo Salvador Victoria” liburua Clara Cabanillas 3.A Zinta-dantza euskal herriko dantza tradizional bat da. Erdi Aroko jatorria du, eta udaberrian eta udan dantzatzen zen zuhaitz baten inguruan, uzta oparo baten eske moduan. Dantza makil baten inguruan bueltaka egiten da, zinta batzuk dituena lotuta. Dantza egiten den bitartean zinta makilean bueltak ematen ditu. |
|